XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekonomia etik kostaldean garrantzi handia du algodoiak, petrolioak, burdinak eta gaur arrantzoak.

Humboldt korronte direlakoek, hotzak bait dira, plankton baltsak sortuerazten ditu, eta badakizue, arrai askoen janari jarraitu arren gustokoena dela.

Honek egin du Peru munduko herri arrantzale handiena izan dadin.

Mendi lerroak goilautadako andes zona hartzen du bere baitan, eta hartan bizi dira ketxua eta aimara gehienak, beren arbasoen ohiturari eusten diotelarik.

Inkaen inperioko hiriburu Kuzko zela badakizue.

Kobrea da hemen aberastasunik handiena, baina indioek nekazalgoa pratikatzen dute bereziki, nahiz eta metodu primitibuz izan, eta ganadutza, abelgorria bereziki, alpaka tipikoa ahaztu gabe.

Ekialdeko Oihana oso guti jendeztatua dago.

Kautxoa, azukre kainabera eta kakaoa delarik hango ekonomiaren oinarri.

Petroliorik ere bada (Campo Azul).

Nazio hontako aberastasunik handiena, halere, esplotatu gabea da oraindik: oihana.

Aspaldiko aberasbideek (Metalki aberatsak) beren garrantzia galdu dute, nahiz eta zilar sortzaile bezala munduko laugarrena izan.

Peruko lur guztien % 68 oihana da (munduko baso erreserba handienetarikoa da).

Baina komunikabideak oso txarrak dira Andes hesiak oztopatzen duelako.

Industria jaioberria da, baina badira altzeiru industriak Chimboten, zimentu fabrikak eta tradiziokoak, ehunak eta jateko produktoak.

1820an, San Martin gudalburu argentinarrak Peru berjabe deklaratu zuen.

Bolivar-ek amestu zuen federakuntza (Venezuela, Ekuador, Bolivia, Peru) amets besterik ez zen izan, eta Peruk berak bakarrik jarraitu zuen hauzokoekin borroka egiten.

Politika aldetik, beste hegoamerikar errepublikak bezala demokrazia eta militar autoritarismoaren artean ibili ohi da.

Lehendakari artean Ramon Castilla aitatu behar dugu (1845-51 eta 1854-63) eta Augusto B. Leguia (1919-30).

Alderdietan nagusienak Alianza Popular Revolucionaria Americana (A.P.R.A) V. R. Haya de la Torre-k fundatua, eta Partido de la Accion Popular Belaunde Terry-k fundaturikoa eta Alderdi Komunista.

Belaunde Terry baztertua izan zenean Junta Militar delakoak Konstituzio berri bat idatzi du (1968), hartan diktadura militarra konstituzio mailara jasotzen du.

Konstituzio honen arabera, lehendakariak botere exekutiboa ez ezen, legislatiboa ere badu, gobernuaren onikusia aski duelarik hortarako.

Politika honen justifikatzea hontatik dator alegia, aurreko gobernuen gauzaeztasuna kontutan hartzen badugu, gauza asko agindu bait zizkion herriari baina hortan geratu zirenak: agintaritzatan.

Gobernu militarraren alde hau esango genuke, alegia, lege agraria bat eman dela, (1969) aski aurrerakoia, eta honezaz gainera, lege hori praktikan jarria dela.

Lege agraria hori atzerritar enpresak nazionalizatzerekin osatua izan da.

Cuzco-ren ikuspegi bat (Peru).